Albisteak

Irakurzaletasuna eta eskola arrakasta erabat lotuta doazenean

2017-02-23

Berriki argitaratu den PISA txostenak ez ditu emaitza baikorrak agertu 2016. urtean zehar ikertu diren EAEko hezkuntza arlo askori erreparatzen badiogu. Gazteek irakurmen ulermenaren atakan erakutsi dituzten emaitzak ez dira batere adore emaileak izan. Galtzagorriri eta Bularretik Mintzora egitasmoaren jardunari dagokion gaia izaki, asko arduratzen gaitu honek, izan ere, uste baitugu, gai honen inguruan hausnarketa bat egiteko ez ezik ekintzetara igarotzeko garaia heldu dela.

Bularretik mintzora egitasmoaren ardatz nagusia haurrak irakurketa konpetentziaren jabekuntza zabal batera iristea da: testuak gureganatzeko gaitasuna izatea, testuak partekatzeko trebetasuna sustatzea eta, azken finean, komunikatzeko ahalmena erabat aberastea

Amandre Ipuinak edo Ipuin Miresgarriak ezinbestekoak dira haurrentzat: Fantasiak errealitatea sakonago ezagutzen laguntzen die

2017-02-13

Tradiziozko ipuin hauek sinboloekin egiten dute lan eta sinboloen esanahia ez da gehienetan zehatza izaten. Gorpuzdura sinbolikoak haurrari sendotasun eta segurtasun handia ematen dio, bere adimenaren hezurdura osatzeko eta sendotzeko. Ipuin horietan garapen psikologikoaren, adimena handitzearen eta ezaguera eskuratzearen pedagogia oso bat dago.

Amandre ipuinak oso egitura egonkorra eskaintzen du, horrek haurrari bere nor izatearen erdigune bat osatzen laguntzen dio, berea bakarrik den erdigunea. Hala ere, egitura irekia ere badu, hau da, edonolako bizipenekin bat etortzeko gauza dena, esanahia bide bakar batera lerratzen ez dena.

Bularretik Mintzorak ere etxeak irakurle bilakatu nahi ditu

2017-01-09

Fundación Germán Sánchez Ruipérezek urteak daramatza irakurketa sustatzeko hainbat proiektu bideratzen. Horien artean CASAS LECTORAS izena duen egitasmoaren berri bidaltzen dizuegu oraingoan. Egitasmo honen bitartez, Madrilen, Salamancan eta Peñaranda de Bracamonten (Salamanca) etxeetan irakurketa ohiturak sustatu nahi ditu Fundazioak.

Egitasmoa martxan

2016-12-23

 Informazio gehiago.

Etxeak Kontu Kantari

2016-12-23

Hemen lotura

Ipuinez Ipuin

2016-12-23

Azeria eta Kurriloa

Gela Barnean

2016-12-23

 

Begira hemen.

 

Albiste gehiago

Agenda

Haur Literatura ezaguera guztien oinarria I

2017-02-28

 Juan Kruz Igerabide eta itziar Zubizarretak eskainiko dute saioa.

Irakurketa Kluba. HERNANI

2017-03-09

  BM egitasmoaren baitan Irakurketa Klubak.

3-6 urte arteko haurra, lagunduko duen erreferentziazko heldu batekin

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487