Azalpena

Egitasmo hau kanpaina sistematizatu bat izateko bokazioz jaio zen 2007ko abenduan. Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago eta bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin, beren ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen.

 

Egoitza hauetan, giro irakurle bat sortzeko bideak jorratu nahi ditu beraz Galtzagorrik modu natural batean irakurtzeko, kontatzeko eta entzuteko ohitura sustatuz.

 

Kanpaina hau pausoz pauso joango da garatzen. Horregatik, 2007an ekin bazitzaion ere, urteetan eta pixkanaka joango da zabaltzen. 2008-09 ikasturtean zehar EAEko 5 herritan hasi zen martxan, horretarako Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren laguntza jaso zelarik. Hortik aitzina bost herri horietan garatutako egitasmoen ebaluaketa egiten hasi ginen 2009-10 ikasturtean, gutxienez 2013. urtea bitartean, Kanpaina honen helburuak zein neurriraino bete ote diren eta zertan zuzendu behar den ikusi ahal izateko.

2010-11 ikasturteran 10 herri dira jada egitasmoan parte hartzen dutenak, eta guztietan ari da epeka ebaluazioa ezartzen.

 

Hemen ikusi ditzakezue Bularretik Mintzora egitasmoaren aurkezpenak:

Euskaraz

Gazteleraz

 

 

© 2010 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487 | Fax: 943 277 288

CSS | XHTML | WAI-A
iametza interaktiboak garatuta