CD Liburuak

irudia

Bularretik Mintzora CD-liburua 0 eta 6 urte bitarteko haur txikien guraso eta hezitzaileei bideratuta dago, eta bi helburu nagusi ditu: literatur tradizioaren galerari aurre egin, sehaska kantak, esku jolasak, eta abar bilduz; eta haurren irakurzaletasuna sustatu txiki-txikitatik horretarako hezitzaile eta gurasoentzako tresnak eskainiz.

CD-liburu hau izen bera daraman egitasmo oso baten euskarria da eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren arteko lankidetzaren fruitu da. Izan ere liburu eta CD hau  hainbat liburutegitan garatzen ari den Irakurri Kanpainaren oinarria da.

CD-liburua Itziar Zubizarretak zuzendu, Elena Odriozolak ilustratu eta Aurélio Edler Copések musikatu du. CDaren grabazioa Eresbilen egin zen Jon Miner teknikariarekin. Bertan, Miren Agur Meabe, Juan Kruz Igerabide, Pello Añorga, Lourdes Etxebarria eta Itziar Zubizarretaren ahotsen bitartez, sehaska kantak, magaleko jolasak, esku jolasak eta hitz jolasak grabatu dira. Horien guztien letrak eta erabilerarako oharrak biltzen ditu gainera CDarekin batera doan liburuak.

CD-liburu hau salgai dago: eskaerak

Zenbait adibide entzun ditzakezu beherago:

 

Bularretik Mintzora egitasmoak, bere garapenaren baitan bigarren CD-liburu bat ere argitaratu du Sasi guztien gainetik. 5 urtetik aurrerako haurrerakin erabiltzeko aproposa da.

Liburu hau Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren arteko lankidetzaren fruitu da baita ere.

CD-liburuaren egilea Itziar Zubizarreta da, musika Zuriñe Fernandez Gerenbarrena konposatua eta Elena Odriozolak ilustratua. CDaren grabazioa Eresbilen egin zen Jon Miner teknikariarekin. Bertan, Pello Añorga, Yolanda Arrieta, Juan Kruz Igerabide, Jaione Lizarazu eta Itziar Zubizarretaren ahotsen bitartez,  kantak, jolasak, esku jolasak eta ipuinak grabatu dira. Horien guztien letrak eta erabilerarako oharrak biltzen ditu gainera CDarekin batera doan liburuak.

CD-liburu hau salgai dago: eskaerak


Jolas-Molas liburu-CDan, ikastetxeetan egiten diren prestakuntza saioetan irakasleeri banatzen zaien materiala jasotzen da. Ikasgelan, haurrekin erabiltzeko poesia, abesti, hitz-jolas eta beste, CD batekin lagunduta, non doinuak eta esateko moduak ematen diren.

Liburu hau Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetzaren fruitu da baita ere.

CD-liburuaren egilea Itziar Zubizarreta da. Irudiak eta diseinua Aitziber Alonsoren esku izan dira. Grabazio honetan ahotsak ere Itziar Zubizarreta Aitziber Alonsol jarritakoak dira.

Liburu honen ale bana banatzen da Bularretik Mintzora egitasmoan parte hartzen ari diren herrietako ikastetxeetako Haur Hezkuntzako geletan.

Dokumentuak

© 2010 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487 | Fax: 943 277 288

CSS | XHTML | WAI-A
iametza interaktiboak garatuta