Guraso berriak
Zorionak! Haur jaioberriarengatik. Mirari bat badirudi ere, harekin komunikazioa aspaldi hasi zen; ia sortu zenarekin batera.
Bularretik Mintzora Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak sortutako egitasmo bat da, haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzendua. Bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea beraien ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian.
Helburu hauek lortzeko Bularretik Mintzora kanpainaren baitan hainbat proposamen bideratuko ditugu eskola eta liburutegiaren bitartez: ikastaro eta hitzaldiak, gomendioak, liburu ederren zerrendak...
Hilero Bularretik Mintzora Buletina e-postaz jaso nahi baduzu ekintza guzti hauen berri izateko, bete ondoko formularioa:


