Gurasoen prestakuntza
Bularretik Mintzora garatzen den herrietako bakoitzean hiru egoitza izaten ditu kanpainak, hiruetarako formazio aukerak eta material sailkatua diseinatu ditugularik, kanpainari hasiera emateko:
- Etxean: gurasoekin eta haurren zaintzaileekin, eskeintzen delarik gomendio zerrenda bat, bibliografia egoki bat, ikastaroak, liburutegian nola irakurri, erakutsi, kontatu... eta maileguan eramateko liburuz beteriko maletak.
- Eskoletan: bibliografia egokia, gomendio zerrenda bat, maleten maileguak. Ikastaroak: Irakurzaletasuna nola sistematizatu curriculumaren barnean.
- Liburutegian: formazio saioak, bibliografia egokia, maileguan etxera eta eskoletara eraman daitezkeen liburu maletak. Liburutegian kokatu izan da batik-bat ekintza guztia.
HITZALDIAK:
Juan Karlos Alonso psikologoak eskainitako "Haur Literaturaren eragina haurraren garapenean".
Juan Kruz Igerabide idazle eta poetak eskaintzen duen: "Ttunkuttunkun, hitzaren berotasuna".
GURASOENTZAKO IKASTAROAK:
Pello Añorgak 8 orduko ikastaroa eskaintzen du gurasoentzat: "Nola sortu espazioak elkar entzuteko, eta nola aukeratu eta kontatu liburuak", kanpaina garatu den herri bakoitzeko liburutegian.
Yolanda Arrietak 6 orduko ikastaroa eskaintzen du gurasoentzat: "Kontu-kontari: literaturaren ahozko baliabideak lantzeko tailer-bilgunea" hain zuzen.
GURASOENTZAKO IKASTARO-TAILERRAK:
Urtez urte, modulu bat garatzeko aukera izango da. Gai desberdinen inguruan saio teoriko-praktiko desberdinak burutzeko aukera dago. Modulu bakoitza 3 saiotan banatzen da: 90' ko hitzaldi bat; 90'ko bi saio praktiko.
Hizlaria: Juan Karlos Alonso Tailerreko dinamizatzailea: Mari García
1. modulua: Beldurra eta haur literatura
2. modulua: Indarkeria eta haur literatura
3. modulua: Umorea eta haur literatura
4. modulua: Emozio hezkuntza eta haur literatura
5. modulua: Fantasia eta irudimena eta haur literatura


