Hezitzaileen prestakuntza

Itziar Zubizarretak eskaintzen die irakasleei ikastaroa eskoletan. Ikastaro honetan, haur literatura modu sistematizatu batean, curriculumean sartzeko ingurune jakin bat diseinatzen da. Ikastaro honek ordea, irakasleen aldetik jarraipena eskatzen du. Horregatik, konpromiso hori hartu nahi dutenei bigarren fasean hasi eta gerora, programa zehatz bat aplikatzea eskatuko zaie hiru urtetan zehar. Bitarte horretan beraiek egindako lana ebaluatuko delarik.

Programa

Lehenengo ikastaroa egin ondoren, ondoren azalduko dugun programa hau jarriko litzateke abian horretarako konpromisoa hartzen duten eskoletan: Azalezko deskribapen baten arabera, eguneroko ekintza batzuk eskainiko zaizkie haurrei geletan haur literatura erabiliz. Saio hauen bidez entzumena, ahozkotasuna eta irakurketa programa zehatz bat landuko da, egunero ordu laurden batean garatzen dena. Poesia, ipuinak, ilustrazioen irakurketa, errezitatzea, ipuinak kontatzea eta irakurtzearen ingurukoak dira eguneroko ekintzak.

Honez gain eskola eta herriko liburutegiaren arteko lotura sistematizatu bat sortzea da helburua. Eskola, gurasoak eta liburutegia lotuko duen motxila ibiltariaren bidez, astean behin, haur batek hartuko du gelako motxila eta gurasoekin liburutegian aukeratuko du liburu bat. Hau etxera eraman, etxean begiratu eta irakurri eta hurrengo egunean eramango du eskolara. Hor edukiko dute aste betez, txandan hurrengo haurrak prozedura errepikatuko duelarik. Honez gain, eskoletako haurrek liburutegian hainbat saio burutuko dituzte urtean zehar, programa bati lotuz.

 

© 2010 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487 | Fax: 943 277 288

CSS | XHTML | WAI-A
iametza interaktiboak garatuta