Irakurketa klubak
Bularretik Mintzora kanpainaren baitan Irakurketa Klubak izeneko saioak burutzeko aukera ere badago. Irakurketa Klubetan gurasoek eta haurrek denbora bat konpartitzen dute, hilean behingo saioetan, Galtzagorri Elkarteko profesionalek gidaturik, irakurketa sustatzeko ekimen batzuen inguruan.
Saio hauetan, gurasoek eta haurrek ekimen batzuk burutzen dituzte elkarrekin. Hala nola, irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta hainbat ekimen lasai liburuak ezagutuz gozatzeko eta idatzizko literaturaren curriculum bat pixkanaka osatzen hasteko.
2012-2013ko egutegia
Egitasmoa martxan den hainbat herritan egingo dira ikasturte honetan ere Irakuketa Klubak. Hemen duzue 2012-2013 ikasturteko egutegia.
Saioen zikloak
Guztira, 15 saio sortu ditu Galtzagorrik Irakurketa Klubetan garatzeko Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari esker. 9 saio garatu daitezke 3 eta 5 urte bitarteko haur eta gurasoekin, eta beste 6 saio daude prestatuta 6 eta 7 urte bitarteko haurrekin eta euren gurasoekin lantzeko. Talde bakoitzean gehienez 20 haurrek parte hartu ahal dute. Saio bakoitzak ordu eta erdi inguru irauten du eta hilean behin garatzen da herri bakoitzeko liburutegian.
Literaturaren sorpresak
Sorpresentzako lekua ere badago saio bakoitzean, izan ere, ikuskizun xume eta motibagarri batez ematen zaie bukaera Irakurketa Kluben saioei. Horretarako, saio batzuen bukaeran marrazki bizidunen ikuskizunaz gozatu ahal dute haurrek, beste batzuetan Itzal Txineskoekin prestatutakoa eskainiko zaie eta beste zenbaitetan antzezlanak egingo dituzte.
Helburuak
Honakoak dira egitasmo berezi honekin, besteak beste, lortu nahi ditugun helburuak:
-Irakurketa sustatu
-Kalitatezko euskal bibliografia ezagutu
-Guraso/hezitzaile eta haurraren arteko irakurketa giroa sortu
-Guraso/hezitzaileak ozenki irakurtzen trebatu
-Haurrek giro lasai batean gozatu dezaten lortu
Hemen dituzue saioaren zati batzuk:


