Albisteak

Bularretik Mintzora Irakurketa Klubak abian

2017-09-21

Motorrak berotzen ari gara eta laster, urrian, hasiko dira ikasturte oro legez Bularretik Mintzora kanpainaren baitan Euskal Herriko hainbat herritan egiten ditugun Irakurketa Klubak.


Adin tarte desberdinetako Klubak izango dira:

  • Baditugu 3-5 urte bitarteko umeak dituzten familientzako klubak: haurrak eta lagunduko duen erreferentziazko heldu batek parte hartzen dute hauetan.
  • Baditugu baita ere 6-8 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat klubak: saio hauetan ere gurasoek parte hartzen dute.
  • Eta erne! Badugu ESKAINTZA BERRI bat: 8-10 urte bitarteko neska-mutilentzat Irakurketa Kluba. Hauek guraso gabe etorriko dira saioetara denon artean irakurketa talde bat eratzera.


Hauexek dira udazkenean hasita, klubak martxan jarriko dituzten herriak: Iurreta, Errenteria, Donostia, Oñati, Ozaeta, Ermua, Andoain eta Otxandio. Beste askok urte berriarekin ekingo diete klubei.

 


Animatu eta sortu gurekin batera zure herrian ere Irakurketa Kluba!

Etxean jasotzen da irakurketarenganako maitasuna.

2017-09-04

Jarraian duzuen artikuluak argi adierazten duen legez eta munduko aditu gero eta gehiagok baieztatzen duten bezala, bizitzan bizirauteko balio eta baliabide guztiak etxean, familiaren estalpean jasotzen diren bezala, irakurketarekiko maitasunak eta interesak ere bertan ematen ditu bere lehen urrats tinkoenak. Gurasoek afektibitatez beteta igortzen duten ahotsaren babesean jasoko ditu umeak hitzen soinu gozoekiko gustua, izen eta izenondoen inguruko jakin-mina, berben arteko jolasen misterioa, lehen altzo jolasen barre algarak, aho korapilo eta kontu kantari ibiltzearen gozamena.

Egitasmoa martxan

2017-06-15

  

Datu zehatzak hemen

Etxean Kontu Kantari

2017-06-15

 

Hemen dituzue poemak

Ipuinez Ipuin

2017-06-15

 

 

Lau anai-arrebak

Gela Barnean

2017-06-15

 

Udako gida txikia

Irakurri aurretik Irakurri

2017-06-08

Zer da baina irakurtzea? noiz hasten da gizakia irakurtzen? Kode alfabetikoaren irakurketari buruz ari gara? Silabikoaren menperatze lanak egiten gaitu irakurle? Mundua, soinuak, aurpegiak, ingurua interpretatzea al da irakurtzen jakitea? Agian, testu idatzi baten aurrean jarri eta irakurtzen dakigunaren itxurak egitearen jolasa ere irakurtzea izango da?

Gai honen inguruan aditu askok idatzi dute, guk ere, Bularretik Mintzoraren jardunean galdera honi erreparatzen diogu etengabe.

Bularretik Mintzora egitasmoak aztarnak uzten ditu ekinean ari den herrietan

2017-05-18

Ezaguna denez, Bularretik Mintzora egitasmoaren ahalegina umearen inguru naturalean eragiten duten hiru guneetan lan egitean datza: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen.
Eragile hauek denek batera, era berean eta norantza berean indarra eginez gero, bermea handiagoa izango da umeak irakurketarekin gozatzeko. Hori da hain zuzen ere gure jomuga, haurra irakurketara plazerraren atetik sartzea.
Segidan gure indarraren fruituak adierazten dituzten bi artikulu:

Eibarko Liburutegia Mi Biblioteca aldizkarian, hemen.

Otxandion egin diren Irakurketa Kluben inguruko artikulu interesgarri bat, hemen.

Egitasmoa martxan

2017-05-15

 

Informazio gehiago

Etxean Kontu Kantari

2017-05-15

 

Hernaniko Urumeako haurren bideoa eta letra.

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487