2017-09-04
Jarraian duzuen artikuluak argi adierazten duen legez eta munduko aditu gero eta gehiagok baieztatzen duten bezala, bizitzan bizirauteko balio eta baliabide guztiak etxean, familiaren estalpean jasotzen diren bezala, irakurketarekiko maitasunak eta interesak ere bertan ematen ditu bere lehen urrats tinkoenak. Gurasoek afektibitatez beteta igortzen duten ahotsaren babesean jasoko ditu umeak hitzen soinu gozoekiko gustua, izen eta izenondoen inguruko jakin-mina, berben arteko jolasen misterioa, lehen altzo jolasen barre algarak, aho korapilo eta kontu kantari ibiltzearen gozamena.
2017-06-15
Datu zehatzak hemen
2017-06-15
2017-06-15
2017-06-15
2017-06-08
Zer da baina irakurtzea? noiz hasten da gizakia irakurtzen? Kode alfabetikoaren irakurketari buruz ari gara? Silabikoaren menperatze lanak egiten gaitu irakurle? Mundua, soinuak, aurpegiak, ingurua interpretatzea al da irakurtzen jakitea? Agian, testu idatzi baten aurrean jarri eta irakurtzen dakigunaren itxurak egitearen jolasa ere irakurtzea izango da?
Gai honen inguruan aditu askok idatzi dute, guk ere, Bularretik Mintzoraren jardunean galdera honi erreparatzen diogu etengabe.
2017-05-18
Ezaguna denez, Bularretik Mintzora egitasmoaren ahalegina umearen inguru naturalean eragiten duten hiru guneetan lan egitean datza: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen.
Eragile hauek denek batera, era berean eta norantza berean indarra eginez gero, bermea handiagoa izango da umeak irakurketarekin gozatzeko. Hori da hain zuzen ere gure jomuga, haurra irakurketara plazerraren atetik sartzea.
Segidan gure indarraren fruituak adierazten dituzten bi artikulu:
Eibarko Liburutegia Mi Biblioteca aldizkarian, hemen.
Otxandion egin diren Irakurketa Kluben inguruko artikulu interesgarri bat, hemen.
2017-05-15
2017-05-15
Hernaniko Urumeako haurren bideoa eta letra.
2017-05-15
CSS | XHTML | WAI-A
iametza interaktiboak garatuta