2017-03-01
Barruko Leihoa, Xomorro poemak eta beste piztia batzuk eta Puntan puntan bat.
2017-02-23
Berriki argitaratu den PISA txostenak ez ditu emaitza baikorrak agertu 2016. urtean zehar ikertu diren EAEko hezkuntza arlo askori erreparatzen badiogu. Gazteek irakurmen ulermenaren atakan erakutsi dituzten emaitzak ez dira batere adore emaileak izan. Galtzagorriri eta Bularretik Mintzora egitasmoaren jardunari dagokion gaia izaki, asko arduratzen gaitu honek, izan ere, uste baitugu, gai honen inguruan hausnarketa bat egiteko ez ezik ekintzetara igarotzeko garaia heldu dela.
Bularretik mintzora egitasmoaren ardatz nagusia haurrak irakurketa konpetentziaren jabekuntza zabal batera iristea da: testuak gureganatzeko gaitasuna izatea, testuak partekatzeko trebetasuna sustatzea eta, azken finean, komunikatzeko ahalmena erabat aberastea
2017-02-13
Tradiziozko ipuin hauek sinboloekin egiten dute lan eta sinboloen esanahia ez da gehienetan zehatza izaten. Gorpuzdura sinbolikoak haurrari sendotasun eta segurtasun handia ematen dio, bere adimenaren hezurdura osatzeko eta sendotzeko. Ipuin horietan garapen psikologikoaren, adimena handitzearen eta ezaguera eskuratzearen pedagogia oso bat dago.
Amandre ipuinak oso egitura egonkorra eskaintzen du, horrek haurrari bere nor izatearen erdigune bat osatzen laguntzen dio, berea bakarrik den erdigunea. Hala ere, egitura irekia ere badu, hau da, edonolako bizipenekin bat etortzeko gauza dena, esanahia bide bakar batera lerratzen ez dena.
2017-01-09
Fundación Germán Sánchez Ruipérezek urteak daramatza irakurketa sustatzeko hainbat proiektu bideratzen. Horien artean CASAS LECTORAS izena duen egitasmoaren berri bidaltzen dizuegu oraingoan. Egitasmo honen bitartez, Madrilen, Salamancan eta Peñaranda de Bracamonten (Salamanca) etxeetan irakurketa ohiturak sustatu nahi ditu Fundazioak.
2016-12-23
2016-12-23
2016-12-23
2016-12-23
2016-12-02
2008-2009. ikasturtean abiatu zuen Galtzagorri Elkarteak BularretikMintzora egitasmoa EAEko 5 herritan. Eusko Jaurlaritzaren babesarekin sortu eta burutzen den egitasmo honen baitan, gaur egun, bost urte geroago, 21 herri daude: 56 ikastetxe, 542 irakasle, 8.819 ikasle. Beraz, bost urtetan, urtero %40 hazi da egitasmo honen baitan dagoen eragile kopurua. Gero eta haur gehiagorengan ari gara beraz irakurtzeko zaletasuna sustatzen. 2015ean, komunitate zientifikoaren interesa piztu zuen egitasmoak eta hala, BCBL institutuarekin ikerketa bat abiatu zen. 2016an, egitasmoaren ebaluazio kualitatiboari ekin diogu Bularretik Mintzoraren lan taldean, lehen aldiz. Ebaluazio kualitatiboaren helburu orokorra Bularretik Mintzora egitasmoaren jarduera sistematikoek (eskolan, familian eta liburutegian) haurren garapen emozional eta intelektualean zer nolako eragina izan duten jakitea da. Ebaluazio modu honek luze joko badu ere, baditugu lehenengo emaitzak.
2016-11-15
Informazio gehiago hemen
CSS | XHTML | WAI-A
iametza interaktiboak garatuta