2016-05-24
Joan Portell pedagogo eta literatura kritikaria Kataluniarrak egin berri duen doktoretza tesiaren ondorioek baieztatu egiten dute haur eta gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko garaian familiaren inguruneak duen eragina erabatekoa dela.
Bere tesian 800 helduri egindako galdekizunen erantzunak aztertzen ditu. Egindako galderen bidez, heldu horiek literatur irakurle gisa dituzten baliabideetan zein baldintzek eta erreferentek eragin duten arakatu nahi izan du Portellek.
Portell Kataluniako Municipi Lector egitasmoko koordinatzailea da, baita haur eta gazte literatura kritikoa, idazlea eta editorea ere.
Hemen, tesia irakurtzeko aukera.
2016-05-18
Asko dira irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan ari garenoi lan ildoak, jarrerak eta ekintzak proposatzen dizkiguten liburuak.
Gehienetan eskola eremura mugatutako liburuak izaten dira.Oraingoan aurkeztu nahi dizuegun liburu honek aldiz, liburuzainak ditu jomuga: Las bibliotecas en la formación del hábito lector.
2016-05-12
Argentinako ALIJA elkartekoek ziklo eder bat dute martxan Girapalabras izena duena
Tailer bat antolatu dute non ospitaletan dauden gaixoei ipuinak kontatzeak dituen onurak azalduko dituzten. Irakurketaren bitartekariei eta osasun arloko langileei bideratutako ikastaroa da.
Guk, hemen, Euskal Herrian ere, badugu Bularretik Mintzora Kanpainaren barruan ahalegin beretsuan dabilen egitasmoa.
Osasun zentroetako pediatriako langileak formatuz, artatzen dituzten ume txikien familiei irakurketaren garrantzia helaraztea helburu duen egitasmoa da, hain zuzen.
2016-05-06
Maiatzaren 3tik 14ra Donostian egiten ari diren Literaktum Hitzen Hiria jardunaldietan izango da aurten Galtzagorri Elkarteaa Irakurketa Klubetako Izarrak jarduerarekin.
Maiatzaren 12an, izango da, 17:30etik aurrera Alderdi Ederren, 6-8 urte bitarteko haurrentzako eta haien guraso edo hezitzaileentzat.
2016-05-06
Zenbat buruhauste izaten ditugun irakurtzeko zaletasuna esnatzen, mantentzen edo elikatzen lanean ari garen profesionalok!!
Mila ekimen desberdin egiten ditugu, zoratu egiten gara haur eta gaztetxoak irakurketara hurbiltzeko.
Gaur bizi dugun mundu teknologiko honekin lehian sartzen gara eta erronka handiegia da hori. Izan ere, ezer ezin baita teknologiak eskaintzen duena baino arinagoa, bat batekoagoa eta ikusgarriagoa izan.
2016-05-03
Informazio gehiago hemen
2016-05-03
Hemen jolaserako gure proposamena eta hemen Maria Goikoa Batbirulau App-arekin jolasteko aukera
2016-05-03
Erregea eta Merkataria, Galtzagorriak eta Zizarea ziza zizt!
2016-05-03
Janosch bilduma eta Egun bat hondartzan
2016-04-06
CSS | XHTML | WAI-A
iametza interaktiboak garatuta