Albisteak

Etxean Kontu Kantari

2016-04-06

 

Jolaserako gure proposamenak

Ipuinez Ipuin

2016-04-06

  

Elefantitare  Ilargia piztu zutenekoa  Errotariaren ondasunak

Gela barnean

2016-04-06

 

 Arturo eta klementina  Nik ere nahiko nuke mango bat  Osaba Elefante

Guraso Lantegiak apirilean

2016-04-05

Bularretik Mintzora egitasmoak martxa bizian jarraitzen du!

Apirilean zehar hainbat ekintza burutuko ditugu. Hauen artean Juan Carlos Alonso eta Itziar Zubizarretak emango dituzten gurasoentzako lantegiei aipamen berezia egin nahi diegu.

Juan Carlos Alonsok Emozioen hezkuntza eta Haur Literatura ikastaroa eskainiko du Berriatuako liburutegian  apirilak 13 eta 15ean arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Tailer horixe bera eskainiko du Aretxabaletako Liburutegian, apirilaren 19an eta 28an, 17.30etan.

 

Itziar Zubizarretaren eskutik, Irakurri aurretik Irakurri ikastaroa gauzatuko dute Donostiako Haur Liburutegi Nagusian apirilaren 21eta 22ean, 18:00etatik 20:00etara.

 

 

Hiruretan parte hartzeko aukera dago oraindik,  izen emateko epea zabalik baitago.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Bularretik Mintzorako koordinazioarekin, Berriatuako Liburutegiarekin, Aretxabaletako Liburutegiarekin edota Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin.

 

Bularretik Mintzora web gunea berritu dugu

2016-03-10

Hemendik aurrera Bularretik Mintzora web gunea berrituta aurkituko duzu, eta, mugikorraren nahiz tabletaren neurrian bistaratuko da informazio guztia, edozein euskarritan egoki eskura dezazun.

Atal berriak sortu eta eduki mamitsuz bete ditugu. Atal eta azpi-atal guztiak era txukunean ordenatu ditugu erabilerrazagoa izan dadin eta bertan dagoen informazioa eskuragarriago izan dezazun.

Pediatriako profesionalak bide lagun.

2016-02-12

Esan dezakegu Bularretik Mintzora egitasmoak  ibilbide luzea duela haurraren inguruan dauden bitartekariak formatzen. Eskarmentu handiko urteak izan dira batik bat eskola eremuan izandako esperientziari esker.

 

 

 

 

Etxean Kontu Kantari

2016-01-29

Etxean, autoan, parkean, nonbaiten zain gaulela kantatzeko eta kontatzeko jolas txikiak eskaintzen ditugu. Eskolan ere hauetako batzuk erabiliko dituzte eta buletinaren bitartez, etxea eta eskola elkartuko ditugu kontuz, kantuz eta jokoz.

 

 

Gozatu!

Ipuinez Ipuin

2016-01-29

Hiru proposamen kontatzeko: txikienentzat abentura xamur eta dibertigarria: 

 

Ipurtargia; helduagoek ipuin honekin aktibitate desberdinak prestatzeko aukera izango dituzte. Hurrengo proposamena tradiziotik hartu dugu: Zapataritxikiren Ipuina. Brandiaranek eskaini eta moldaketa baten ondoren zuen belarri eta begietara ekarri dugu Sasi Guztien Gainetik lanean. Azkenik, oinarrian tradiziozko ipuin bat duen, Otso ergela; neska-mutil helduenen gozamenerako. Beti dago zer kontatu, beti dago zer entzun.

Abrite portas, kris-kras!

Gela barnean

2016-01-29

Batzutan kosta egiten zaigu liburu bat hartu, begiratu, irakurri eta bertan proposatzen zaigunarekin zer egin jakitea. Liburu bat irakurtzean, hitzez azaldu ezin daitekeen zerbaitek zirrara sortarazten badizu liburu interesgarria izango seguru aski. Nonbaitera bidaiatzeko gonbitea egiten duten horietakoa. Gaur, hemen dituzu horrelako hiru liburu. Gaian eta erabileran oso desberdinak eta eskolako zein etxeko bibliotekan izateko ezinbestekoak.

Kopetilun: txikienei eta ez hain txikiei emozio korapiloak askatzen laguntzeko.

Tatsu Nagataren piztia handiak: era zientifiko bezain umoretsuaz animaliak ematen dizkigu ezagutzera.

Aurretik eta Ondoren: denboraren iraganak eragiten dituen aldaketak azaltzen dituen album mutua. Hirurak gozatzekoak!

Egitasmoa martxan

2016-01-29

Bularretik Mintzora egitasmoak abiapuntu, ibilbide eta jomuga bezala Euskal Haur literatura dauka. Gure helburua ez da  inola ere umea ahalik eta azkarren irakurtzen hastea. Gure asmoetan haurrak literatur testuak dastatu eta gozatuko ditu, helduek eskaintzen dizkieten kalitatezko testuen bitartez. Heldua eta haurren artean, afektibitatez beteriko komunikazio lotura estuko uneak sortu eta elikatuko dira, bere garapen osoaren mesedetan.

Hemen dituzue, Bularretik Mintzorako bi kidek, Itziar Zubizarreta eta Juan Carlos Alonso gai honi buruz sakonago hitz egiten duten hainbat hedabideetara luzatutako artikulua eta elkarrizketa.

 

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487