Albisteak

Apirilaren 6an, Xabier Olaso, Donostiako Haur Liburutegi Nagusian

2017-03-31

Bularretik Mintzora han eta hemen zabaltzea, hori da guk nahi duguna. Haur Literaturarekin inguru, toki, bazter, txoko eta tontor gehienak kutsatzea. Hain da pozoi jostagarri eta gozagarria!
Bularretik Mintzoraren baitan urte mordoxka bat darama Donostiak. Urtero, Haur Liburuaren Egunaren inguruan ekintza berriren bat burutzen dute kanpainaren baitan. Aurten, apirilaren 6an, arratsaldeko 18:00etan, Xabier Olasoren “Ilargian Kulunkantari”

Donostiako Haur Liburutegi Nagusian egingo duen saioan erabiliko dituen baliabide batzuen adibidea eransten dizuegu, ahoa ur bihurtu dagizuen.

Xabier Olaso, BOST.

Izena emateko jarri harremanetan liburutegiarekin.

"Ilargian Kulunkantari" Xabier Olasorekin, DONOSTIAN.
Antolatzailea: Donostiako Haur Liburutegi Nagusia.
Ordua: 18etan
Non: Donostiako Haur Liburutegi Nagusia. Fermín Calbetón, 25
Kontaktua: 943 48 17 50
 

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487