Albisteak

Bularretik Mintzora, hegoak zabalduz

2016-10-17

Bularretik Mintzora kanpaina motorrak berotzen doa. Ikasturte berriak  aurrera egin ahala  Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan egiten diren ekimen asko eta asko abian jartzen ari gara:

.9 herritan Irakurketa Kluba hasi berri edo hasteko martxan daude:
Iurreta, Errenteria, Otxandio, Andoain, Donostia, Oñati, Hernani, Ermua, Berriatua eta Ordizia

.3 herritan 4 Guraso Lantegi gauzatuko dira:

Iurreta, Urkabustaiz eta Donostia.

.Markinan, Osasun Zentroko pediatriako profesionalak formatzen hasiko gara.

Galtzagorri Elkarteak 2007an abiatu zuen Bularretik Mintzora kanpaina. Urte hauetan, jada, 21 herritako ikastetxeetako hezkuntza komunitateak formatu ditugu. Eta horietan, era batera edo bestera, egitasmoarekin aurrera egiten ari dira.

Bularretik Mintzoraren hegalpean, kalitatezko Euskal Haur Literaturan oinarritutako bidean, familia ugaltzen goaz.

Ikusi hemen.

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487