Albisteak

Bularretik Mintzora herrietan zehar.

2015-12-09

2015. urteari agur esateko atarian gauden honetan, ikasturte honetan Bularretik Mintzora egitasmoa herrietan zehar noiz eta nola dabilen errepasatuko dugu:

 

Itziar Zubizarreta ikastetxeetan irakasleei formakuntza saioak ematen.

Hirugarren urtea dute Artetxabaletan, egitasmoa beraienean txertatzeko lan handia egiten dihardute eta tinko eusten diote egitasmoaren oinarriari.


Eskoriatza eta Hernaniko eskola eta haurreskolek bigarren formazio urtean murgilduta daude, gogotsu eta erronka berriei heltzeko gogoz ari dira.


Eibarko San Andres Ikastetxeak eta Trintxerpeko Karmengo Ama Ikastetxeak aurtengoa dute lehengo formazio urtea. Ilusioz eta proposamenez beteriko bide berri bati ekin diote.

Zorionak denoi eta eskerrik asko!

 

Irakurketa Klubak han eta hemen.

Ez dira gutxi egitasmoaren adartxo hau, Lur Korta, Mari Garcia eta Miren Guilloren gidaritzapean, beraien herriko biblioteketan martxan jartzen duten herriak: Iurreta, Errenteria, Urkabustaiz, Ermua, Donostia eta Oñati izan ditugu 2015eko azken txanpan bide lagun. Gehienek 2016an ere gurekin saio hauek egiten jarraitzeko asmoa dute.

Aupa talde bikain hauek!

 

Guraso Lantegiak, bor-bor herrietan.

Zer egin Liburuekin: Kontu kontari” izenburupean, Yolanda Arrietaren tailerrak burutu ditugu: Igorren, Zeberion eta Aretxabaletan.


Balorazio oso positiboak jaso dira eta Arrietak eskainitako baliabide guztiekin jantzita irten dira bertaratu diren guraso guztiak.

 

 

Juan Karlos Alonsok “Emozioen hezkuntza eta haur literatura” izeneko tailerrak eskaini ditu Eskoriatzan. Guraso talde majoa hurbildu zen eta Juan Karlosen ekarpenekin gustura joan ziren denak.

Itziar Zubizarretak 2016ko apirilaren 21 eta 22an emango ditu “Irakurri aurretik irakurri” tailerraren bi saioak Donostiako Haur Liburutegi Nagusian. Animatu eta hurreratu bertara!!

Gora-gora gurasoak!!
 

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487