Albisteak

BULARRETIK MINTZORA KANPAINAREN EBALUAZIO KUALITATIBOA EGITEN HASI GARA

2016-12-02

 

http://www.bularretikmintzora.org/fitxategiak/fckeditor/umea%20zutik.jpg2008-2009. ikasturtean abiatu zuen Galtzagorri Elkarteak BularretikMintzora egitasmoa EAEko 5 herritan. Eusko Jaurlaritzaren babesarekin sortu eta burutzen den egitasmo honen baitan, gaur egun, bost urte geroago, 21 herri daude: 56 ikastetxe, 542 irakasle, 8.819 ikasle. Beraz, bost urtetan, urtero %40 hazi da egitasmo honen baitan dagoen eragile kopurua. Gero eta haur gehiagorengan ari gara beraz irakurtzeko zaletasuna sustatzen. 2015ean, komunitate zientifikoaren interesa piztu zuen egitasmoak eta hala, BCBL institutuarekin ikerketa bat abiatu zen. 2016an, egitasmoaren ebaluazio kualitatiboari ekin diogu Bularretik Mintzoraren lan taldean, lehen aldiz. Ebaluazio kualitatiboaren helburu orokorra Bularretik Mintzora egitasmoaren jarduera sistematikoek (eskolan, familian eta liburutegian) haurren garapen emozional eta intelektualean zer nolako eragina izan duten jakitea da. Ebaluazio modu honek luze joko badu ere, baditugu lehenengo emaitzak.

Irakurri gehiago

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487