Albisteak

Bularretik Mintzora WEB gunean aldaketak eta Buletina zabaltzeko bide berria.

2015-12-09

 Aurrean duzun pantailan agertzen zaizun atartean, aldaketaren batzuk nabaritzen ari zara, ez al da hala? Itxuraldaketa xumea bada ere, esanguratsua den bide berri bati hasiera eman diogu eta abenduaren 11tik aurrera BM Buletina zabaltzeko modu berri baten lehen urratsa emango dugu.


Dakizuenez, BM Buletina Galtzagorriren Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan dagoen ekarpen aberats bat da. Bertan Haur Literaturaren inguruko hainbat baliabide eskaintzen dira, etxean, eskolan zein herriko plazan erabili eta gozatzeko.


Buletinaren helburua umeen hezkuntzan bide lagun zaretenoi, irakurketarako bide honetan bitartekari zareten guztioi, egokiak diren tresnak ematea da, ibilbidea ahalik eta joriena izan dadin.


Orain arte baliabide honetarako sarbidea irekia zen, edozein sar zitekeen nahieran. Baina kontutan izanda bertan agertzen diren baliabide literarioak Bularretik Mintzora egitasmoaren barne edukiak direla eta hauen atzean dagoen lana ikaragarri handia dela, sarean horiek babestea erabaki dugu.


Bestalde, eduki hauen egileen eskubideei errespetua zor zaiela argi ikusi dugu, beraz, hau guzti hau baloratuta, informazio eta eduki hauek modu pribatuan, Bularretik Mintzorako erabiltzaile direnentzat bakarrik eskaintzea egoki ikusi dugu.


Ostiral honetatik (abenduak 11) aurrera, beraz, BM Buletina bere osotasunean, babestutako edukietara estekak jarraitzeko aukera eta guzti, jaso nahiko bazenu, erabiltzaile egiteko eskaera luzatu beharko zenuke.

 

Nola egin Bularretik Mintzorako erabiltzaile?


Edonor egin daiteke Bularretik Mintzorako erabiltzaile eta orain arte modu irekian eskaintzen ziren baliabide literarioetara sarbidea izaten jarraitu. Horretarako, lehendabizi, BM Buletinaren harpide izan behar da. Hauek dira eman beharreko pausoak:


1- WEB gunean eskuineko zutabean dagoen Buletina atalean “harpidetu zaitez” aukera klikatu eta bertan agertzen den formularioa bete.


2- ADI! Erabiltzaile izan nahi baduzu, garrantzitsua da "Erabiltzaile izan nahi dut" aukera klikatzea.


3- Behin prozedura hau eginda, Galtzagorritik zurekin harremanetan jarriko gara email bidez eta urtebeteko erabiltzaile egiteko tarifa eta baldintzak zein diren jakinaraziko dizkizugu.


4- Galtzagorriko bazkide bazara, mesedez, jakinarazi iezaguzu fitxan agertzen den laukitxoan klikatuz. Bazkideek tarifa bereziak baitituzte.

 

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487