Albisteak

Bularretik Mintzorak ere etxeak irakurle bilakatu nahi ditu

2017-01-09

Fundación Germán Sánchez Ruipérezek urteak daramatza irakurketa sustatzeko hainbat proiektu bideratzen. Horien artean CASAS LECTORAS izena duen egitasmoaren berri bidaltzen dizuegu oraingoan. Egitasmo honen bitartez, Madrilen, Salamancan eta Peñaranda de Bracamonten (Salamanca) etxeetan irakurketa ohiturak sustatu nahi ditu Fundazioak.

Familiekin irakurketa saioak umeen adinaren arabera banatuta, hezkuntza ataleko profesionalen formakuntza, bibliotekari eta liburu dendariekin lankidetza eta espezializatuak diren web atarien bitartez aholkularitza eta literatura laborategiak (Canal Lector, LecturaLab eta Lectyo) bezalako ekintzak egiten dituzte egitasmoaren baitan 2013. Urtetik hona eta 400 familiarengana iristen dira.

Bada, German Sanchez Ruiperez Fundazioak Madrilen egiten duen antzera Bularretik Mintzora egitasmoak ere Euskal Herriko etxeetan irakurle ohiturak sustatu nahi ditu.

 

Egitasmo biek abiapuntu antzerakoa darabilte beraz:

 

Irakurketa garatzen den inguru naturalean gauzatzen dira kanpainak: bibliotekan, etxean, haurreskola eta eskoletan, hain zuzen ere. 

Kalitatezko haur literaturan oinarritzen dira egitasmoek eskaintzen dituzten baliabideak; haurrak bere bizitzan modu natural eta atsegin batean barnera ditzan entzun, kontatu eta kantatzeko ohiturak.

 

Formazio ekimen ugari baliatzen dira:

·        Umea eta familiako heldu bat batzen dituzten irakurketa klubak.

·        Ikastetxeetan irakasleei formakuntza

·        Gurasoentzat Tailerrak (ikastetxeetan)

·        Gurasoentzat Lantegiak (Biblioteketan)

Irakurketa baliabideen eskaintza:

·        Kalitatezko bibliografia zehatza eta urtean 6 Buletin eskaini.

 

·       Maletak eta motxila ibiltariak. Hemen informazioa.

 

Bularretik Mintzoraren baitako ekimen eta baliabide hauek Euskal Herriko haur andanarengana iritsi dira dagoeneko, Galtzagorri Elkartearen eskutik: 8.819 haurrengana, 56 eskoletara, 542 irakaslerengana. Haurrek afektuz betetako une hauetan gertukoen eskutik literaturaren mundua ezagutzea lortu nahi dugu, irakurketa prozesua konkistatzeko urrats bakoitza aurkikuntzaz betetako plazer bidea izan daitekeelako.

Ekin diezaiogun helburu honi 2017an ere!

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487