Albisteak

EHUren udako ikastaroetan egingo den “Haur literatura 0-8” lantegia

2016-06-10

Uztailaren 6an eta 7an "Haur Literatura 0-8" lantegia zuzenduko du Itziar Zubizarreta Haur eta Gazte Literatura adituak EHUren Udako Ikastaroetan. Galtzagorri Elkarteko Itziar Zubizarretak berak, Oihana Etxegibel Bularretik Mintzora egitasmoko koordinatzaileak eta Juan Kruz Igerabide idazle eta EHUko Mikel Laboa katedraren zuzendariak emango dituzte saioak.

Haur literatura baliabide egokiak eskaintzea eta haiek erabiltzeko eta transmititzeko trebetasunak garatzea dute helburu saioek. Lehenengo saioan poesia landuko da. Bigarrenean, berriz, ipuinak. (Egitarau osoa)

Lekuak mugatuak dira baina oraindik bada izena emateko aukera. Lantegia Donostiako Haur Liburutegi Nagusian egingo da.

Informazio gehiago: https://www.uik.eus/eu/haur-literatura-0-8-urte-bitartean

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487