Albisteak

Etxean jasotzen da irakurketarenganako maitasuna.

2017-09-04

Jarraian duzuen artikuluak argi adierazten duen legez eta munduko aditu gero eta gehiagok baieztatzen duten bezala, bizitzan bizirauteko balio eta baliabide guztiak etxean, familiaren estalpean jasotzen diren bezala, irakurketarekiko maitasunak eta interesak ere bertan ematen ditu bere lehen urrats tinkoenak. Gurasoek afektibitatez beteta igortzen duten ahotsaren babesean jasoko ditu umeak hitzen soinu gozoekiko gustua, izen eta izenondoen inguruko jakin-mina, berben arteko jolasen misterioa, lehen altzo jolasen barre algarak, aho korapilo eta kontu kantari ibiltzearen gozamena.

Haurra etxetik eskolara irteten denarekin batera, ikastetxeak har dezake haurrak irakurtzeko zaletasuna izaten jarraitzearen erronka. Kontutan izanda gainera, berea duen unibertso afektiboa, berea duen hizkuntza erabiliko dugula literaturaren eskutik, berez arrotza zaion eraikuntza batean gertuko eta betegarria izango zaion hizkuntzan ariko gatzaizkio. Gelan, irakasle eta gelakideekin literaturak eskaintzen dizkigun hainbat eta hainbat baliabide erabiliz, pausoz pauso, irakurtzeko zaletasuna sustatzera iristeaz gain, umearen momentuko ongizate orokorra bermatuko dugu.
Hiru espazio natural daude irakurtzeko zaletasunari era eraginkor batean hauspoa eman diezaioketenak: etxea, eskola eta liburutegia.
Bularretik Mintzorak hiru kideko talde hau formatzen, indartzen eta zaintzen eman ditu azken 9 urteak. Hau biziki zainduz irakurle konprometituak sortzeko aukera dagoela uste baitugu.
Artikulu interesgarria

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487