Albisteak

Familiaren eragina erabatekoa da irakurtzeko zaletasunaren sustapenean.

2016-05-24

Joan Portell pedagogo eta literatura kritikaria Kataluniarrak  egin berri duen doktoretza tesiaren ondorioek baieztatu  egiten dute haur eta gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko garaian familiaren inguruneak duen eragina erabatekoa dela.

Bere tesian 800 helduri egindako galdekizunen erantzunak aztertzen ditu. Egindako galderen bidez, heldu horiek literatur irakurle gisa dituzten baliabideetan zein baldintzek eta erreferentek eragin duten arakatu nahi izan du Portellek.

Portell Kataluniako Municipi Lector egitasmoko koordinatzailea da, baita haur eta gazte literatura kritikoa, idazlea eta editorea ere.

 

Hemen, tesia irakurtzeko aukera.

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487