Albisteak

Irakurketa klub berezia egingo dugu Literaktum jardunaldietan

2016-05-06

Maiatzaren 3tik 14ra Donostian egiten ari diren Literaktum Hitzen Hiria jardunaldietan izango da aurten Galtzagorri Elkarteaa Irakurketa Klubetako Izarrak jarduerarekin. 

Maiatzaren 12an, izango da, 17:30etik aurrera Alderdi Ederren, 6-8 urte bitarteko haurrentzako eta haien guraso edo hezitzaileentzat.

Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan egiten den Irakurketa Klubaren antzekoa izango da, baina kasu honetan Irakurketa Klubetan erabiltzen diren liburu eta hitz-joko izarrak erabiliko ditu Lur Korta kontalari eta dinamizatzaileak.

Maiatzaren 12an, izango da, 17:30etik aurrera Alderdi Ederren. 6-8 urte bitarteko haurrentzako eta haien guraso edo hezitzaileentzat.

Ez dago aurrez izena eman beharrik, baina lekuak mugatuak izango dira.

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487