Albisteak

Irakurri aurretik Irakurri

2017-06-08

Zer da baina irakurtzea? noiz hasten da gizakia irakurtzen? Kode alfabetikoaren irakurketari buruz ari gara? Silabikoaren menperatze lanak egiten gaitu irakurle? Mundua, soinuak, aurpegiak, ingurua interpretatzea al da irakurtzen jakitea? Agian, testu idatzi baten aurrean jarri eta irakurtzen dakigunaren itxurak egitearen jolasa ere irakurtzea izango da?

Gai honen inguruan aditu askok idatzi dute, guk ere, Bularretik Mintzoraren jardunean galdera honi erreparatzen diogu etengabe.

Segidan aurkeztuko dizuegun artikuluan esaten denarekin bat eginez, argi daukaguna zera da: ahotsaren bidez istorioak, kantak eta jolasak entzuteko eta esateko giroari buruz berba egin beharko genuke irakurtzen ikasten hasteari buruz ari garen honetan.

Mundua ezagutzen hasten direnentzat hitzek, berauen tonuak eta erritmoak berebiziko garrantzia dute. Izan ere, hauen babesean zabalduko baitituzte begiak eta belarriak mundura, sartuko dira abestutako eta idatzitako berbara. Ahozkotasun honek eraikiko du haurrarengan segurtasun psikologikoa eta babes afektibo indartsua, beti ere umearen unibertsoa den horretatik eskaintzen bada: jolasetik eta ludikotasunetik, alegia.

Hemen duzue artikulu interesgarri bat.

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487