Albisteak

Irakurtzeko zaletasuna berdintasunezko gizarte demokratikoago baten eraikuntzarako tresna

2016-05-18

Asko dira irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan ari garenoi lan ildoak, jarrerak eta ekintzak proposatzen dizkiguten liburuak.

Gehienetan eskola eremura mugatutako liburuak izaten dira.Oraingoan aurkeztu nahi dizuegun liburu honek aldiz, liburuzainak ditu jomuga: Las bibliotecas en la formación del hábito lector.

 Ikuspegi zabal bat erabiliz, irakurketa biztanleria osoari hurbiltzeko, biblioteketan egin daitezkeen ekimen eta estrategia anitzak plazaratzen zaizkigu bertan. Eta horretarako, bere orrialdeetan zehar, profesional ugariren ahotsak jasotzen ditu.

Irakurketa gogoetatsua egiteko gaitasunak, informatua egoteko eta ezagupen handiagoak izateko bidea zabaltzen du, liburu honetan diotenez. Eta horrek berdintasunezko gizarte demokratikoagoa eraikitzeko ezinbesteko eragina du.

Liburuaren aurkezpena hemen

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487