Albisteak

Irakurtzen eman jaten ematen den bezala

2016-05-06

Zenbat buruhauste izaten ditugun irakurtzeko zaletasuna esnatzen, mantentzen edo elikatzen lanean ari garen profesionalok!!

Mila ekimen desberdin egiten ditugu, zoratu egiten gara haur eta gaztetxoak irakurketara hurbiltzeko.

Gaur bizi dugun mundu teknologiko honekin lehian sartzen gara eta erronka handiegia da hori. Izan ere, ezer ezin baita teknologiak eskaintzen duena baino arinagoa, bat batekoagoa eta ikusgarriagoa izan.

Baina badago zerbait gure alde, baldintza bat betetzen bada bederen:irakurtzea jatea bezain garrantzitsua dela uste badugu, arnasa hartzea bezain beharrezkoa; gure bizitzan denbora eta espazioa eskaintzen badiogu guk geuk irakurtzeari eta gure inguruan ditugun ume eta gazteei irakurtzen emateari; liburua aukeratzeko denbora hartzen badugu; liburu artean bizi bagara, gure bizi-aukera delako eta ez irakurtzea munduko gauzarik onena dela esaten duen dogma zorrotzaren mende, orduan bai, orduan, gure ingurukoak kutsa ditzakegu. Orduan irakurtzearen gozamenaren pozoiaz “liburuganatu” ditzakegu. Irakurketa bat partekatzeak duen berotasuna da gure alde duguna.

Hona hemen, Villar Arellano liburuzainak gai honi buruz idatzitako artikulu interesgarri bat.

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487