Albisteak

Literatura eta osasuna eskutik estu-estu helduta

2016-09-05

Udako etenaldi epel eta berriztatzaileari agur esan eta Bularretik Mintzorak, beste ikasturte batez, bere ibilbideari ekingo dio. Guztiz iradokitzailea eta indartzailea den berri batekin hasiko gara, gure literatura bihotzak taupa-taupa jarrai dezan.

Ez da lehen aldia gure web-ean Argentinako IBBYk “Girapalabras” izeneko zikloaren barruan antolatzen dituen tailerren berri ematen duguna, oso lan interesgarria egiten baitute beti literaturaren inguruan

Oraingoan, osasun arloa eta literatura uztartuz hauspokada bat eman diote gure bideari. Izan ere, guk Bularretik Mintzoran egiten dugun ahalegin berean ari dira beraiek ere: literatura eta gizakiaren garapen osasuntsua eskutik helduta doazela azpimarratzerakoan.

Hemen ikusi ditzakezue ziklo honen barruan gaiaren inguruan egindako tailer eta ekintzen informazioa, argazkiak eta baita Ricardo Chávez Castañeda idazleari egindako elkarrizketa zoragarria ere: “Eta munduko ume guztiak galduko bagenitu?”… Pentsatze soilak hotzikarak ematen ditu. 

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487