Albisteak

Pediatriako profesionalak bide lagun.

2016-02-12

Esan dezakegu Bularretik Mintzora egitasmoak  ibilbide luzea duela haurraren inguruan dauden bitartekariak formatzen. Eskarmentu handiko urteak izan dira batik bat eskola eremuan izandako esperientziari esker.

 

 

 

 

Hasiera eskola eremua izan bazen ere,  handik gutxira argi ikusi zen lehen haurtzarora jotzeko beharra eta horretarako gurasoak eta pediatrak formatzea ezinbesteko lana bihurtu zitzaigun. Orain bi urte hasi zen Abusuko osasun zentroko pediatria taldea, BM taldeak emandako formakuntzaren ondorioz, familiei irakurketa aholkuak luzatzen. Bide beretik abiatuta, urte bete da Iurretako pediatriako profesionalek gauza bera egiten dutela.

Hementxe duzue esperientzia hau laburbiltzen duen artikulu bat.
Honez gain, umeen bizitza emozionala zaintzeko lagungarri gerta dakigukeen  liburu zerrenda interesgarria. 
 

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487