Buletina

[2016-01-29] Bularretik MIntzora: 35. Buletina

Kaixo jarraitzaile amorratuok,

Hemen dago zuekin, 2016. urtea bezain fresko 35. Buletina!

Adi!! Etxean Kontu Kantari sailetik abestien orrira salto egiterakoan bertan klikatzen dituzuen abestiak deskargatu egingo zaizkizue, beraz, deskarga klikatu beharko duzue entzun ahal izateko.

Seguru gaude disfrutatzeko aukera bikaina izango duzuena, beraz, aurrera, ez galdu denborarik!

Gogoratu!! Buletina osotasunean irakurtzeko aukeraz gozatu nahi baduzu, hemen dituzu jarraibide guztiak.

Txintxo ibili...

Etxean Kontu Kantari

2016-01-29

Etxean, autoan, parkean, nonbaiten zain gaulela kantatzeko eta kontatzeko jolas txikiak eskaintzen ditugu. Eskolan ere hauetako batzuk erabiliko dituzte eta buletinaren bitartez, etxea eta eskola elkartuko ditugu kontuz, kantuz eta jokoz.

 

 

Gozatu!

Ipuinez Ipuin

2016-01-29

Hiru proposamen kontatzeko: txikienentzat abentura xamur eta dibertigarria: 

 

Ipurtargia; helduagoek ipuin honekin aktibitate desberdinak prestatzeko aukera izango dituzte. Hurrengo proposamena tradiziotik hartu dugu: Zapataritxikiren Ipuina. Brandiaranek eskaini eta moldaketa baten ondoren zuen belarri eta begietara ekarri dugu Sasi Guztien Gainetik lanean. Azkenik, oinarrian tradiziozko ipuin bat duen, Otso ergela; neska-mutil helduenen gozamenerako. Beti dago zer kontatu, beti dago zer entzun.

Abrite portas, kris-kras!

Gela barnean

2016-01-29

Batzutan kosta egiten zaigu liburu bat hartu, begiratu, irakurri eta bertan proposatzen zaigunarekin zer egin jakitea. Liburu bat irakurtzean, hitzez azaldu ezin daitekeen zerbaitek zirrara sortarazten badizu liburu interesgarria izango seguru aski. Nonbaitera bidaiatzeko gonbitea egiten duten horietakoa. Gaur, hemen dituzu horrelako hiru liburu. Gaian eta erabileran oso desberdinak eta eskolako zein etxeko bibliotekan izateko ezinbestekoak.

Kopetilun: txikienei eta ez hain txikiei emozio korapiloak askatzen laguntzeko.

Tatsu Nagataren piztia handiak: era zientifiko bezain umoretsuaz animaliak ematen dizkigu ezagutzera.

Aurretik eta Ondoren: denboraren iraganak eragiten dituen aldaketak azaltzen dituen album mutua. Hirurak gozatzekoak!

Egitasmoa martxan

2016-01-29

Bularretik Mintzora egitasmoak abiapuntu, ibilbide eta jomuga bezala Euskal Haur literatura dauka. Gure helburua ez da  inola ere umea ahalik eta azkarren irakurtzen hastea. Gure asmoetan haurrak literatur testuak dastatu eta gozatuko ditu, helduek eskaintzen dizkieten kalitatezko testuen bitartez. Heldua eta haurren artean, afektibitatez beteriko komunikazio lotura estuko uneak sortu eta elikatuko dira, bere garapen osoaren mesedetan.

Hemen dituzue, Bularretik Mintzorako bi kidek, Itziar Zubizarreta eta Juan Carlos Alonso gai honi buruz sakonago hitz egiten duten hainbat hedabideetara luzatutako artikulua eta elkarrizketa.

 

atzera

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487