Ebaluazio kuantitatiboa

 

Egitasmo batean ezinbestekoa da ebaluazio sistema bat ezartzea, bertan parte hartzen duten elementu guztiak aztertu eta arlo bakoitzak erakusten duen garapen maila eta neurria behatzeko. Ebaluazio horien emaitzek erakusten dute egitasmoari zer erantsi eta zer kendu, baita zer hobetu ere.

Bularretik Mintzoraren hastapenetatik ebaluazio sistema bat aplikatu diogu bere baitan dauden ekimen guztiei. Horrela, ikastaro desberdinetako parte-hartzeak, Irakurketa klubak, osasun zerbitzuko profesionalen iritziak eta, orokorrean, egitasmoaren inguruko ekintza guztiak aztertu, ondorioak atera eta horiek hobetzen joaten gara.

Irakasle eta eskolen kasuan, behaketa sistematizatu bat ere aplikatzen da: banatzen diren edukiak baloratzez gain, eskoletako egunerokotasunean eduki hauek duten ezarpen maila agerian geratzen delarik. Behaketa sistema honen arabera osatu eta handitu da eskoletan gaur egun aplikatzen den egitaraua; irakasleen eskabideei jarraituz zenbaitetan eta haien kritikek erakutsi diguten bidea eginez beste zenbaitetan.

Bibliotekariak ere bidelagun izan ditugu egitasmoaren ebaluazioan, eta zenbaitetan galdetegien bidez, edota bileren bidez haien iritzi eta proposamenak jaso ditugu egitasmoa hobetuz indartzeko.

Datu horiek pixkanaka ordenatu eta kaleratuko ditugu egitasmoaren alor eta alderdi desberdinak ezagutzera emateko asmoz; guzti honek sortzen duen dialektika osasuntsuari toki eginez.

 

Ebaluazio kuantitatiboak

2008tik hona BMn parte hartzen duten haurren gurasoek 2.947 galdekizun erantzun dituzte eta erantzun horiek jaso, prozesatu eta ebaluatu ditu ondoren Galtzagorri Elkarteak. Banatutako guztiaren batez besteko %45a jaso dugu gurasoengandik bueltan. 2014. urtean, Bularretik Mintzora hasi zenetik, ebaluazio emaitza kuantitatibo hoberenak lortu genituen: Bukaerako ebaluazioan kontuan izan ziren irakurzaletasuna definitzen duten 17 adierazleetatik 12tan hobekuntza nabarmena edo handia izan baitzen.

 

-   Gurasoen ebaluazioa: hasiera eta bukaerako galdekizunen alderaketa. (2009-2011)

-   Gurasoen bukaerako emaitzak (2013-2014)

-   Gurasoen ebaluaketa emaitzak laburbilduta (2013-2014)

-   Irakasleen bukaerako ebaluazioak. Jarraipen Faseko 7 herritan. (2012-2015)

- Eibarko San Andres ikastetxeko eta Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko gurasoen hasierako galdetekizunaren ondorio txostea (2015/2016) 

-  Eibarko San Andres ikastetxeko eta Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko irakasleen hasierako galdetegiaren ondorio txostena (2015/2016)

- Txosten gehiago.

- Eskoriatza ikastetxean 2014-2015eko hasierako gadekizunen eta 2016-2017ko bukaerako galdekizunen arteko alderaketa.Gurasoen ebaluaketen emaitzen txostena.

-  Iurretako osasun zentroan bi urtez familiei egindako jarraipenaren bilakaera azaltze duen ondorio txostena. Osasun Zentroko gurasoen galdekizunen emaitzen txostena.

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487