Formazioa, tailerrak eta hitzaldiak

 

1. Irakasleen Formazioa.  


BULARRETIK MINTZORAren baitan, irakasleen formaziorako era askotako ikastaroak sortu eta eskaintzen ditugu. Lekuan lekuko eskaintza eta forma desberdina ematen diogu gure formazio aukerei. Adin tartea hartzen dugu kontutan, adibidez, haurreskoletan ildo berezia eskaintzen dugularik. Hurrengo bi etapatan, berriz, Haur Hezkuntza eta LH-ko, 1go eta 2. mailan hain zuzen ere, oinarri berdinak erabiliz, eskaintzen den baliabide sailkapena desberdina da.

Itziar Zubizarreta dugu edukinen diseinuaren arduraduna eta bertatik bertarako formatzailea.

 

Formazioaren oinarrian ondoko printzipioak daude:

 

  - Haur Literaturaren erabilpena sistematizatzea
  - Saio sistematikoak sortzeko konpromisoa  hartzea
  - Kalitatezko euskal haur literatura eskaintzea

 

 

 

 

Lekuan lekuko, herri batzuetan Bularretik Mintzora egitasmo osoa jartzen dugu martxan, ebaluazio sistema eta guzti. Herri hauetan, behean agertzen diren gai multzoak lantzen dira hiru urteetan banaturik, jarraipen bat eskaintzen delarik.

Egitaraua 

 

2. Gurasoen Formazioa. 


Bularretik Mintzoran sartzen diren herrietan, gurasoentzako ezinbesteko prestakuntza.

Bularretik Mintzora egitasmoan sartzen diren herrietako ikastetxeetan irakasleek Haur eta Gazte Literaturaren inguruko formakuntza jasotzen dute, hiru urtez. Herri horietan gurasoei ere Bularretik Mintzoraren lanaren abiapuntua hurbildu eta azaltze aldera, 2016/17 ikasturtetik prestakuntza eskaintzen zaie bi lantegi eta bi hitzaldiren bidez.

Prestakuntza hau eskarmentu handiko profesionalek eskaintzen dute eta Bularretik Mintzora egitasmoaren ezarpen fasearen lehendabiziko eta hirugarrengo urtean eskaintzen da.

Hala, Juan Carlos Alonso psikologoak 2 orduko bina lantegi eskaintzen ditu gurasoentzat: lehenengoa herri bat Bularretik Mintzoran sartzen den bigarren urtean; eta hurrengoa  hirugarren urtean, egitasmoaren ezarpen fasearen azken urtean.

 

Alonsoren tailer hauen helburua da gurasoei jakinaraztea zein onura dakartzan euren haurrekin euskarazko literatura, ahozkoa zein idatzizkoa, erabiltzeak. Eta erabilerari buruzko aholkuak ere jasotzen dituzte.

Horra Eibarko gurasoentzat egin genuen tailerraren lagin bat:

 

 

Egitaraua

 

Aldi berean, Bularretik Mintzoran sartzen diren herrietan, ezarpen fasearen bigarren eta azkeneko urtean Euskal Haur Literaturaren inguruko formazio-hitzaldi bana eskaintzen dute Juan Kruz Igerabide idazle, poeta eta irakasleak eta Itziar Zubizarreta idazleak elkarlanean. Bertan, Euskal Haur Literaturaren kalitatezko eredu eta testu ezberdinak lantzea da helburua: literatura onak bere baitan biltzen baitu haurraren garapenean izan lezakeen eragina.

 

Eibarko gurasoentzat egin den formazio saioaren zatitxo bat duzue ikusgai hemen:

 

 

Egitaraua 

 

3. Guraso Lantegiak. 

 

Goran aipatutako lantegi eta hitzaldiak Bularretik Mintzoran sartzen diren herrietako gurasoek egitea ezinbestekoa da. Baina Bularretik Mintzoraren baitan, badira aukeran eskaintzen ditugun gurasoentzako beste formazio aukera batzuk ere: Guraso Lantegiak hain zuzen. Lantegi hauek edozein herrik egin ditzake, BM kanpainaren baitan daudenak eta baita ez daudenak ere.


Hauen helburua gurasoak haurraren garapenean literaturak duen garrantziaz jabetzea da. HGLa hobeto ezagutzeko aukera partekatzeaz gain, kalitatezko liburuen zerrendak banatzen dira, eta, oro har, haurrekin literatura elkarbanatzeko eta literaturaz gozatzeko baliabideak ematen.


Gaur egun, 4 tailer proposatzen dira: 2 orduko 2 saioz osatzen da tailer bakoitza, eta gure inguruan gai hauetan eskarmentu handia duten  profesionalek ematen dituzte.
0-8 urte bitarteko haurren guraso, hezitzaile eta bitartekariei zuzenduak daude.

 

 

 

Zer egin liburuekin: kontu kontari. Yolanda Arrieta Malaxetxebarria,

Irakurri aurretik irakurri. Itziar Zubizarreta

Elkar entzuteko gunea sortzen etxean: liburak eta kontutxoak lagun. Pello Añorga

Emozio hezkuntza eta haur literatura. Juan Carlos Alonso.

Ilargian Kulunkantari. Xabier Olaso

 

4. Osasun Zentroetako profesionalen formazioa.  

 

Osasun zentroetan profesionalentzako prestakuntza saio batzuk eskaintzen dira. Bertan, BULARRETIK MINTZORA egitasmoaren oinarri teoriko-praktikoaren azalpen bat ematen zaie, eta baita gurasoei aholku hauek transmititzen jakiteko oharrak ere.

Jaioberriek pediatrarenera egin behar dituzten derrigorrezko bisitaldietan haurraren irakurketa ohituren jarraipen bat burutzen da, pediatriako protokoloan jaso eta haurraren mediku historian gordetzen dena. 

Pediatriako profesionalei, pediatrei, erizainei eta emaginei eskaintzen zaien formazioa horrela egituratzen da:

-Oinarrizko formazioa:

Bi ordutako bi bilera

-Prokolo baten bila aritzeko bilerak:

Bi ordutako bi bilera.

-Jarraipen fasean:

6 hilean behin bilera bat.

Egitasmoa martxan dagoela, dauden zalantzak argitzeko eta beharko balitz bide berriei ekiteko.
 

Gehiago irakurri

 

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487