Gurasoak

Bularretik Mintzorak leku garrantzitsu bat eskaini nahi die haurren gurasoei; izan ere gurasoek transmititzen dizkiete haurrei haien biziraupenerako ezinbesteko tresnak:

-Baliabide afektiboak, atxikimendu pertsonalak ahalbidetuz haurrari bere buruarekiko ziurtasuna eta konfiantza eskainiko diotenak.

-Baliabide moralak: hauen bidez besteekiko harremanak arautuko ditu haurrak irizpide komunak erabiliz.

-Baliabide intelektualak, logika formala eta bere buruaren kontzientzia ezagutu eta bideratzen lagunduko diotenak.

 

Transmisio hau espontaneoa da, naturala; Senak eskatzen dio gizakiari bere haurra zaindu, elikatu eta haren ongizate eta zoriontasun bideak erraztea. Baina transmisio hau ez dago bakarrik gurasoen ardurapean: gizarteak ere parte hartu izan du eginkizun honetan eta mendez mende, tresna unibertsal eta paregabea sortu du garapen natural honen lagungarri: Haur Literatura.

 

Bularretik Mintzorak euskal tradizio gaurkotu bat eskaintzen die gurasoei eta, orokorrean, haurraren inguruan bizi diren helduei, haurraren garapenaren lagungarri. Kalitatezko baliabideak sortzen ditu eta hauek hedatzeko bideak jorratzen ditu.

 

Haurrarekin ahozko jolasak eta kantuak erabiltzean, une alaiak eta aberatsak sortzen dira; eta aldi berean, haurraren gaitasun afektiboak, motrizak eta intelektualak pizten dira.  Ipuinak kontatzean edota irakurtzean, haurraren emozioak azalera ateratzen dira, eta horiek gurasoekin partekatzen dituzte. 

 

Haur Poesia            Ipuingintza

 

Formazioa

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487