Helburuak / faseak

 

1. Helburuak


Formazioa helburu

Galtzagorri Elkarteak bere gain hartu du Euskal Haur eta Gazte Literatura ezagutzera ematea, haren kalitatezko irizpideak erabiltzaileekin partekatzen dituelarik.


Bularretik Mintzorak euskal haur literatura partekatu eta irakurketa sustatzeko kanpaina bat osatu du haur txikiei begira. Baina haurrek literaturak eskaintzen dizkien gozamen eta plazer aukerak dastatzeko, helduen bitartekaritza ezinbestekoa da. Hori dela eta, gure egitasmoaren helburu nagusietako bat da helduen formazioa lortzea. Xede hori lortu nahirik bideratzen ditugu ekimen asko eta asko.


Egitasmoa malgua da eta egoera eta behar desberdinetara moldatzen da, formazio bideak modu estentsibo batean zabaltzeko. Horiek modu esporadikoan erabiliko dira; baina, beti ere, egitasmoaren ildoak eta irizpideak erabiliz.


Edota modu intentsiboan hedatuko da herri bakoitzak hartzen duen konpromiso baten ondoren. Kasu horietan, egitasmoa pausoz pauso ete modu ordenatu batean ezarriko da, helburuz helburu ebaluatuz honen garapena.

 

Gehiago irakurri

 

Informazioa helburu

Egitasmoa sortu zenetik informazio materialak sortu eta haiek hedatzen hasi ginen. Hala gertatu zen hasieran euskal haur literatura ezagutzera emateko sortu ziren “Bularretik Mintzora: kantuak, poemak eta ipuinak” liburutxoarekin eta horren ondoren sortu genituen hainbat flyer eta kartelekin ere, non egitasmoaren oinarriak eta irizpideak azaltzen ziren.


Baina egun, ahal dugun neurrian, sortu eta jasotzen ditugun informazio gehienak web gune honetan argitaratzen ditugu. Aldian behin sortzen dugun Informazio Buletina baliabidez beterik kaleratzen dugu: bibliografia hautatuak eta komentatuak; liburu aurkezpenak, jolasean eta kantuan aritzeko aukerak, egitasmoak sortzen dituen berriak eta haren dinamika...

 

Gehiago irakurri: CD Liburuak, foiletoak, afitxeak eta buletina

 

 

2. Faseak

 

Egitura eta Ezarpena

Bularretik Mintzorak ez du ezartzeko modu bakarra; lekuan lekuko, behar desberdinetara moldatzen da formazio eskaintza ugaria eta malgua luzatuz. Hala, BM-ren sistematizazio bideak erabili gabe, herri eta ikastetxe askotan erabiltzen dituzte BM-k eskaintzen dituen ikastaroak, lantegiak eta irakurketa klubetako aukerak. Kasu horietan, BM-k eskaintzen dituen formazio saioetako irizpideak, baliabideak eta materialak erabiltzen dira, hemen eta hor, modu estentsibo batean.

Baina herri askotan erabakitzen da egitasmo osoa ezartzea. Herri horietan, harreman luzea eraikitzen da Galtzagorri Elkartearen eta herriko hainbat erakundeen artean.


Herri horietan, egitasmoak haur literatura egitarau oso bat eskaintzen du, parte-hartzaileek modu sistematizatu batean aplikatu ahal izateko. Gainera, ezarpen hori behatu egiten dugu galdekizun zuzenen bidez, edota egitasmoaren alor ezberdinei erreparatuz eta horiek ebaluatuz.

 

Irakurri gehiago
 

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487