Irakasleak

Gizarte aldaketak transmisio bideak eraldatu ditu eta garai batean etxean jorratzen ziren hainbat alor eskolak bereganatu behar izan ditu ezinbestean. Haurrek ordu asko ematen dituzte haur eskoletan, baina tradizioz etxeko eremuan ematen zuten denbora guzti hori haurrek sei urte betetzen zituzten arte.

 

Honek aldaketa handiak ekarri ditu irakasle eta gurasoen artean  haurraren heziketaren ardurak banatzeko orduan. Hizkuntzaren oinariak tradizioz etxean transmititzen baziren ere, egun eskolak ere toki garrantzitsu bat hartzen du afera honetan eta sistematizatu behar ditu iraganean etxe barnean gauzatzen ziren hainbat eta hainbat arlo, hala nola Haur Literaturaren erabilpena.

 

Aurreko guztia egungo euskal gizartera ekartzen dugularik, azpimarratu behar da hizkuntz berreskuratze prozesu batean gaudelarik, gure haur gehienen ama-hizkuntza gaztelania dela, baita gure irakasle askorena ere. Ez gure haurrek, ez gure irakasle askok ez dute euskal tradizioa ezagutzen, are gutxiago poesia edota ipuingintza.

 

Euskal ondare literarioa transmititzeak, beraz, balio handia du, berreuskalduntze-prozesu batean; euskal gizarteak bere haur eta gaztetxoak hezteko garaian, mendez mende erabili dituelako adierazpide gisa egitura literario horiek eta hizkuntzaren eredu ezin hobea eskaintzen digutelako, hiztun-belaunaldi askoren galbahea pasa ondoren.

 

BULARRETIK MINTZORA egitasmoaren baitan, irakasleentzat baliabide sistematizatuak eskaintzen ditugu ondare gaurkotu hori transmititzeko. Edukiak, baliabide didaktikoak, bibliografiak eta antzeko baliabideak eskaintzen dira ikastaroen bitartez eta, aldi berean, Bularretik Mintzorako informazio buletinaren bidez zabaltzen ditugu urtean sei bider.

Hau guztia gela barnean nola gauzatzen den ikusteko irudi adierazgarri batzuk dituzue hemen.

 

Haur Poesia       Ipuingintza

 

Formazioa

 

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487