Lotuneak » Bularretik Mintzorako herriak

Azken ebaluazioen emaitza baikorrak_2017-2018

 


Amaiera honetan, gainera, nabarmendu nahi ditugu azken aldian burutu ditugun hainbat jarraipen eta ebaluazio lan. Bertan agertzen diren ondorioek bermatzen dute hainbeste urtez egin dugun ahalegina. Adibidez, esanguratsua da Eskoriatzako Luis Ezeiza eskolako irakasleek nola baloratzen duten egitasmoaren baitako euren jarduera “Egitasmoaren bukaerako ebaluazioa”n. Haur literaturaren erabilpenak haurraren introspekzio gaitasunean duen balizko eragina neurtzeko Ebaluazio kualitatiboari hasiera eman dio Juan Carlos Alonsok kontrol talde bat erabiliz. Irudikatzeko gaitasuna eta arreta mantentzeko ahalmena aztertzen dira bertan. Ebaluazio honen bigarren partea falta da: BM-ren baitan modu sistematizatu batean hazi diren haurrek orain ebaluatu direnekiko emaitza desberdinak lortuko ote dituzte? Iurretako Osasun Zentroan bildutako emaitzak ere lehen aldiz ematen ditugu argitara: hain zuzen ere, bi urteetan zehar protokolo bat aplikatu ondoren, osasun zentroan jaso diren datuak biltzen ditu txosten honek.

Bukatzeko, esan, egitasmoan sartu berri den Eibar herrian formazio saioak eta egitasmoa ezartzeko behar diren formazio saioak gauzatzen jarraituko ditugula datozen urteetan. Nolanahi ere, egitasmo osoa gidatu duen oinarri teoriko-praktikoak beste norabide bat hartuko du aurrerantzean. Mondragon Unibertsitatean Itziar Zubizarretak diseinatuko duen ikastaro edota aditu titulu berezi baten oinarria bilakatuko delarik. Honekin batera, ikerketa saioak gauzatuko dira; bestalde, Udako Unibertsitatean Ikastaroetan formazio saioak ematen jarraituko dugu orain arteko irizpideak oinarri hartuz.

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487