Motxilak eta maletak

MOTXILA IBILTARIA

Ikastetxea, etxea eta biblioteka lotzen dituen ekintza da. Parte hartzen duten herrietako ikastetxeetan, Haur Hezkuntzako ikasgela bakoitzean, motxila txiki bat dago. Astean, ikaskide batek hartzen du motxila horren ardura, eta gurasoekin joaten da liburutegira, gustuko liburu bat aukeratzera.

Pare bat egunetan etxean izaten dute liburua, irakurtzeko eta gozatzeko, eta, ondoren, ikasgelara eramaten du haurrak. Bertan, astebetez, liburu gonbidatua izango da. Epea bukatutakoan, beste ikaskide batek ekingo dio zirkuitu berari.

 

 

 

MALETAK

Egitasmoaren beste euskarrietako bat liburuz hormitutako maleta batzuk dira. Maleta hauek egitasmoan parte hartzen duten liburutegietan daude. Maletak, Galtzagorrik gomendatutako liburuz hornituta daude, eta, epe baterako etxera maileguan eramateko aukera dago.


Liburutegiko bazkide izatea nahikoa da maleta hauek maileguan etxera eramateko.
Guztira, 170tik gora maleta daude dagoeneko osatuak Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker hasieran, eta parte hartzen duten biblioteken eskutik 2013-14 ikasturtetik aurrera.

 Adin tarte kontuan izanda, bi motatako maletak daude:

- 0-3 urte bitarteko haurren gurasoek eramateko batzuk

- 3-6 urte bitarteko haurren gurasoek eramateko besteak

 

Maleten barruan aurki daitekeen materiala:

- Galtzagorrin hautatutako haur txikientzat liburu aproposak.

- Gurasoek haurrei irakurtzeko liburuak.

- Itziar Zubizarretak sortutako "Bularretik Mintzora"  edo "Sasi guztien gainetik" izeneko liburu-diskoak: gurasoek kantak eta jokoak ikasi, eta, gero, seme-alabei ahoz transmititzeko.

 

 

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487