Osasun arloko profesionalak

Osasun profesionalentzat bidelagun ona da Haur Literatura. Izan ere, haurraren garapenerako garrantzitsua da haurrak gurasoekin tarte lasaiak eta aberasgarriak partekatzea. Gurasoek edota inguruan dituzten helduek hiru norabideko estimulazioa eskaini behar diote haurrari osasuntsu hazteko:

 

   - Sostengu fisiko eta emozionala

   - Gorputz manipulazioa

   - Objektuen aurkezpena

 

Behar den sostengu fisiko eta emozionala eduki ezean, estimulazio fisikorik gabe eta suspertze intelektualaren faltan, osasun mentala nahiz fisikoa kolokan izango dira. Bada, estimulazio funtzio hauek oso loturik azaltzen dira haur literaturarekin.

 

Haur literaturak eskaintzen ditu funtzio horietan lagungarriak suertatzen diren baliabideak. Haurrak horiek jaio aurretik ere nabaritzen ditu, umetokian entzumena garatzen duen momentutik aurrera.

 

BULARRETIK MINTZORA egitasmoan haur literaturak gurasoei haurrarekin komunikazio osasuntsua eraikitzeko baliabide egokiak eta kalitatezkoak eskaintzen dizkiela aldarrikatzen dugu. Beraz, sehaska kantuak, hitz jokoak, bestelako kantuak eta ipuinak haurraren garapen integralerako tresna paregabeak dira.

 

Osasun arloko profesionalek (emagin, pediatra eta erizainek) protokolo bati jarraitzen diote bi norabide kontuan hartuz:

 

- Egunero etxean denbora tarte lasaiak eraikitzeko gomendioak. Haur literaturaren baliabide desberdinak partekatuz, irakurketak eskatzen dituen une lasaiak eraiki eta kontzentrazio ohiturak garatzeko txikitatik.

 

- Une horiek baliabide egokiz hornitzeko gomendio zehatzak ematen dira, besteak beste, bibliotekara joateko gonbitea luzatzen zaielarik.  

 

Formazioa

Galtzagorri Elkartea
© 2016 Bularretik mintzora

GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea
20013 Donostia
Telf.:943 471 487